Zure hurrengo biltzarra Nafarroan antolatzeko hamar arrazoi
Ekitaldi profesionaletarako goi mailako azpiegiturak izateaz gain, Iruñeak eta Nafarroak plus bat eskaintzen dute helmuga turistiko seguru, atsegin eta berritzaile gisa. Elkartu profesionalak eta ideiak leku harrigarri batean. Eta eguneko azken bilera amaitutakoan, prestatu «beste biltzarraz» gozatzeko; hots, gastronomiaz eta aisialdiaz. Lortu ekitaldi arrakastatsu bat, lekuak garrantzia du.
Antolatu zure ekitaldia
Ongi konektaturik egoteaz gain, Nafarroak ezin hobeto hornitutako instalazioak ditu biltzar jendetsuak edo ekitaldi txiki bezain xarmagarriak egiteko. Hemen dena eskura dago, kontrolpean. Aukera mugagabeak ematen ditu egoitza desberdin eta eroso batean. Helmuga profesional eta segurua da ekitaldien arrakasta bermatzeko.
hotel
egoitza eta toki berezi
zerbitzu
antolatzaile
Iruña eta Nafarroa, helmuga fidagarri bat
Zer plan egin nahi dituzu lan-saioekin jarraitzeko? Baso magiko eta txundigarri bat bisitatu, ilargi itxurako basamortura joan, historiaz eta kulturaz bustitako txokoak ezagutu... Aukerak mugagabeak dira Nafarroan; leku harrigarri, hurbil eta izugarri bat da.
Harresiz inguratutako hiri berdea
Nafarroako hiriburua mundu mailako ospea duten sanferminengatik ezagutzen da, eta, gaur egun, hiri moderno eta eroso bat da. Denetarik egin daiteke bertan: harresi artean eta parkeetatik zehar paseatu, Donejakue bidea egin, dendak bisitatu, pintxoak dastatu eta bertako ikuskizunez edo pilotaz edo beste kirol batzuez gozatu.
Ostatu bikainak
Estatu mailako erreserba-plataforma garrantzitsuek egindako hainbat azterketen arabera, gure bisitariek ostatuaren inguruan eginiko balorazioa eta gogobetetasun tasa oso altuak dira. Horrek poztu egiten gaitu, eta gure establezimenduek, ostalaritzari eta profesionaltasunari dagokienez, hobetzeko egindako esfortzua saritzen du.
Bertako produktuak eta gastronomia
Nafarroak antzinako zaporea dauka, betiko errezeta tradizionalak mantentzea lortu baitu. Nafarroako paisaia anitzak eskaintzen dituen elikagai guztiak eskaintzen ditu, eta janaria ekitaldi sozial bihurtzen du. Baina eboluzionatu du eta berritu da, ez baititu gure chef onenen sorkuntzak galdu nahi, gourmet ona izan nahi duen aldetik.
Sanferminak, jai unibertsalak
Jai guztien ama da. Uztailaren 6an, «txupinazoa» lehertzen denean, bizitzak eztanda egiten du hirian, eta poz hori eskualde osora zabaltzen da. Iparraldean, kaleak bertako dantzekin eta herri-kirolen erakustaldiekin betetzen dira; hegoaldean, aldiz, bigantxak izaten dira protagonista.
Erresuma baten historia
Azpititulua: Lehen giza aztarnetatik hasita, erromanizaziotik, Nafarroako eta Frantziako dinastietatik eta karlistaldietatik pasa eta gaur egun arte, etapa guztiek utzi dute beren arrastoa paisaietan, herrietan eta ondare artistiko aberatsean. Gure nortasuna eta idiosinkrasia eraiki duten erregeak, erromesak, indianoak eta herria bera protagonista izan dituen gudu eta itunen istorioa da honakoa.
Donejakue bidearen sarrerako atea
Nafarroa penintsulako Santiago bidearen atea da, eta bi bide handik zeharkatzen dute: Orreagatik igaroz Pirinioetatik sartzen denak eta Aragoitik datorrenak, Zangoza zeharkatuz. Frantziako Bidea deritzonaren barruan, 200 kilometro ditugu ondare artistikoaz eta aniztasun natural, kultural eta gastronomikoaz gozatzeko. Antso Nagusiak sustatu zuen XI. mendean, eta gaur egun bidea egitea esperientzia ahaztezina da.
Tradizioen lurraldea
Nafarroak historia aberatsa du eta kondaira, tradizio zahar, eta urtean zehar emozioz bizi diren jai herrikoi asko ditu: Inauteriak. Erromeriak, Almadiaren Eguna, jaiak, aspaldiko dantzek eta herri-kirolek girotutako akelarreak, baita jotak eta behi hezigabeak askatzea ere.
Natura hunkigarria
Pirinioetako gailur elurtuetatik hasi eta Errege Barde elkorretaraino, hura errespetatzen eta zaintzen jakin duen eskualdearen aberastasun naturala ezagutzera animatzen zaitugu. Nafarroako klima aniztasunak honakoak oparitu dizkigu, besteak beste: beti berde dauden Erronkariko edo Baztango bailarak; baso eder eta koloretsuak, hala nola Iratiko oihan ikusgarria, Orgi edo Kintoa; eta urak bere bidean landutako arroila itzelak, Irunberriko edo Arbaiungo arroilak, esaterako.
Jende jatorra
Nafarrak horrelakoak omen gara: lagun onak, solidarioak, zintzoak, burugogor samarrak, abegitsuak… jende jatorra. Eta denek esaten dute gauza bera: aisiagatik edo negozioengatik bisitatzen gaituztenek; etorri eta joan direnek; edo etorri, hemen geratu eta oraindik bertan jarraitzen dutenek.
Etorkizunera begira
Nafartarrok maite ditugu gure sustraiak eta historia, baina etorkizunera begira bizi gara, betiere jasangarritasuna kontuan hartuta. Aitzindariak gara energia berriztagarrietan, medikuntzan eta hezkuntzan, eta nazio mailan berrikuntzan gehien inbertitzen duen bigarren erkidegoa gara, Espainiako Merkataritza Ganberaren Enpresa Lehiakortasunaren Behatokiaren arabera.
Turismo geldoaren helmuga
Ongi etorria egiten diegu bidaiari lasaiei. Nafarroak lasai bizitzeko hamaika modu eskaintzen ditu: liluratu zaitez ur-jauziekin udaberrian, galdu zaitez udazkenean baso batean eta entzun itzazu marruak, txundi zaitez atari erromaniko batekin, ibil zaitez Donejakue bidean zehar, goza ezazu otordu on batez (dela goi-sukaldaritza, dela eguneko menu soil bat), primeran pasa ezazu lagunekin edo senideekin landetxe batean, egin ezazu ihes Iruñera asteburu erromantiko bat bizitzeko…
Berriak
El sector profesional MICE en Navarra se prepara para alinear sus servicios con los Objetivos de Desarrollo Sostenible
En su apuesta por el desarrollo sostenible efectivo y real de las reuniones, congresos, ferias e incentivo que se celebr
Jornada #ExperienciasAEDH en el hotel Albret: experiencias y retos del MICE en España
El pasado18 de octubre la Asociación Española de Directores y Directivos de Hotel (AEDH), celebró su encuentro nacion
La Mesa de Turismo MICE se reúne para hacer balance y preparar el nuevo año
La mesa de trabajo permanente de turismo MICE de Navarra (turismo de reuniones y congresos) se reunió esta semana
Eventos sostenibles: El campus de la Universidad, acreditado por quinto año consecutivo con el Green Flag Award
El campus de la Universidad de Navarra ha recibido por quinto año consecutivo el reconocimiento internacional Green Fla
Events Hotels estrena portal de empleo
#Eventshotels estrena portal de empleo para la búsqueda de profesionales del sector Restauración y Eventos en Navarra.
Pamplona en el encuentro sobre Turismo de Reuniones y Asamblea anual del Spain Convention Bureau
El Ayuntamiento de Pamplona forma parte de esta red nacional, que cuenta con cerca de 60 miembros, destinada a la promoc
Datozen ekitaldiak
Kontsultatu gure agenda.
Harremanetarako datuak
Nafarroako MICE turismoa: etorri Erresumara negozioak egitera. Pertsonak eta ideiak konektatzeko lekua, non ekitaldiek dimentsio berri bat hartzen duten. Eraman itzazu natura, gastronomia, abangoardia eta historia biltzarrera. Urteak daramatzagu egoitza perfektua garatzen:
Meet in Pamplona
(+34) 948 420 717 – (+34) 948 420 734
Plaza Consistorial, s/n, 4ª planta. 31001 Pamplona-Iruña (Navarra)
Fax: +88 (0) 202 0000 001
congresos@pamplona.es