Our Story

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer. Proin gravida nibh vel velit auctor aliquet. Aenean sollicitudin, lorem quis bibendum auctornisi elit consequat ipsum, nec sagittis sem nibh id elit.

Working Hours

Monday - Friday 09:00AM - 17:00PM
Saturday - Sunday CLOSED

Latest News

    No posts were found.

(+34) 948 420 717 - (+34) 948 420 734

congresos@pamplona.es

Top
Baluarte Nafarroako biltzar-jauregia eta auditoriuma – Meet in PNA
fade
5624
destinations-template-default,single,single-destinations,postid-5624,theme-voyagewp,mkd-core-1.3,mkdf-social-login-1.4,mkdf-tours-1.4.3,mec-theme-voyagewp,woocommerce-no-js,voyage-ver-2.1,mkdf-smooth-scroll,mkdf-smooth-page-transitions,mkdf-ajax,mkdf-grid-1300,mkdf-blog-installed,mkdf-breadcrumbs-area-enabled,mkdf-header-standard,mkdf-sticky-header-on-scroll-up,mkdf-default-mobile-header,mkdf-sticky-up-mobile-header,mkdf-dropdown-default,mkdf-light-header,mkdf-fullscreen-search,mkdf-fullscreen-search-with-bg-image,mkdf-search-fade,mkdf-side-menu-slide-with-content,mkdf-width-470,mkdf-medium-title-text,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive
 
Meet in PNA / Baluarte Nafarroako biltzar-jauregia eta auditoriuma

Baluarte Nafarroako biltzar-jauregia eta auditoriuma

Iruñea tamaina ertaineko hiri bat da, eta bere enklabe historiko desberdinak zainduz hazten jakin du: Erdi Aroko hiria, gotorleku errenazentista, zabalgune modernista… Hain zuzen ere, Baluarte azken bi horien artean kokatzen da, eta bertatik hiriko mugarri eta zerbitzu nagusietara oinez irits daiteke, autoa erabiltzeko beharrik gabe.

Gainera, Baluarte biltzar-jauregia eta auditoriuma Espainiako handienetako bat da. Duela gutxi eraikitako eraikin abangoardista da, Patxi Mangado arkitekto nafartar ospetsuak diseinatua.

Bilera-gune eta topagune moderno, moldakor eta funtzionala da,eta Nafarroako hiriburuaren bihotzean kokatzen da. Eraikinaren kanpoaldea, «L» formakoa, kuartzita grisez eginiko eraikuntza sendoa da, egundokoa, baina barruko espazio argitsuekin kontrastatzen duena eta, aldi berean, plaza dotore bat mugatzen duena.

Biltzarkidea harrituta geratuko da aretoek eskaintzen duten Zitadela parkearen bista ederrekin.

Baluarteko txoko bakoitza, une jakin batean, topagune edo aisialdi gune bihur daiteke. Jatetxean Nafarroako gastronomiaren plater onenak dastatu ahal izango dituzu Zitadela parkearen bista bikainez gozatzen duzun bitartean. Hirugarren solairuko kanpoko terrazak ere bista ederrak ditu. Eraikinaren azpian dagoen aparkalekutik zuzenean ateratzen daiteke plazara, 10.000 m2-ko gune handi batera. Beharrezkoa izanez gero, eraikinaren luzapen gisa erabil daiteke.

Aretoak eta zerbitzuak

Baluartek areto nagusi bat du, eta bertan 1.568 ikusle sartzen dira. 444 lagunentzako lekua duen ganbera-areto bat ere badago, eta bertan tamaina ertaineko bilerak edo biltzarrak egin daitezke, baita bestelako kultur jarduerak eta formatu txikiko kontzertuak ere. Gainerako ekitaldietarako, erakustaretoak, harresien aretoa eta prentsa-aretoa ditu: guztira 4.800 m2.

Biltzarrak Zitadela eta Luneta aretoetan daude; guztira 800 lagun har ditzakete. Aretoen tamaina birdiseinatu egin daiteke bertan dauden panel modularrei esker. Beste areto txikiago batzuk ere badaude, hala nola, hitzaldi-aretoak, erakusketak eta harrerak egiteko erabiltzen den hall bat eta 125 lagunentzako lekua duen jatetxe bat. Horiek osatzen dute kulturarako eta biltzarretarako gordetako areto garrantzitsuenak, Iruñeko bihotzean.

Informazio erabilgarria

Helbidea
Plaza Baluarte, s/n. 31002 Pamplona-Iruña
Telefonoa
+34 948 066 066
Helbide elektronikoa
baluarte@baluarte.com
Baluarte Aretoak
  • Jatetxea, kafetegia eta cateringa
  • 900 ibilgailutarako aparkaleku publikoa, 24 orduz zabalik
  • Zamalanetako kaia
  • Bulegoak
  • Arropazaindegia
  • «Giltza eskuan» zerbitzuak
  • Altzarien erabilgarritasuna
  • Horma-irudiak jartzeko euskarriak barruan eta kanpoan
  • Ikus-entzunezkoen zerbitzu teknikoa
  • Argiztapen-zerbitzu teknikoa
  • Laguntzaileak
  • Aretoko eta arropazaindegiko langileak
  • Segurtasuna
  • Ordutegi-malgutasuna izatea
  • Urteko 365 egunetan