Our Story

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer. Proin gravida nibh vel velit auctor aliquet. Aenean sollicitudin, lorem quis bibendum auctornisi elit consequat ipsum, nec sagittis sem nibh id elit.

Working Hours

Monday - Friday 09:00AM - 17:00PM
Saturday - Sunday CLOSED

Latest News

    No posts were found.

(+34) 948 420 717 - (+34) 948 420 734

congresos@pamplona.es

Top
Gayarre antzokia – Meet in PNA
fade
5699
destinations-template-default,single,single-destinations,postid-5699,theme-voyagewp,mkd-core-1.3,mkdf-social-login-1.4,mkdf-tours-1.4.3,mec-theme-voyagewp,woocommerce-no-js,voyage-ver-2.1,mkdf-smooth-scroll,mkdf-smooth-page-transitions,mkdf-ajax,mkdf-grid-1300,mkdf-blog-installed,mkdf-breadcrumbs-area-enabled,mkdf-header-standard,mkdf-sticky-header-on-scroll-up,mkdf-default-mobile-header,mkdf-sticky-up-mobile-header,mkdf-dropdown-default,mkdf-light-header,mkdf-fullscreen-search,mkdf-fullscreen-search-with-bg-image,mkdf-search-fade,mkdf-side-menu-slide-with-content,mkdf-width-470,mkdf-medium-title-text,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive
 
Meet in PNA / Gayarre antzokia

Gayarre antzokia

Zalantza izpirik gabe, Gayarre antzokia Iruñeko koliseorik ezagunena da, hiriko eraikin enblematikoena izateaz gain. Hiriaren erdigunean dago, eta gaur egun Nafarroako hiriburuaren bigarren zabalgunera irekitzen da.

Hasiera batean, Iruñeko Antzoki Nagusia izena jarri zioten. 1903an eman zioten gaur egun duen izena, Julián Gayarre tenor erronkariarraren omenez. 1931n gaur egun dagoen lekura ekarri zuten, eta jatorrizko fatxada ia osorik mantendu zuten.

Hainbat berrikuntza jasan baditu ere, Gayarre antzokiak ferra formari eusten dio, Italiako ohiturari eutsiz, eta 884 lagunentzako edukiera du besaulki-patioaren, palkoaren eta anfiteatroaren artean. 2005ean berrikuntzak egin zituzten eszenatokian: hagak motorizatu zituzten eta zaharkituta geratu ziren elementu batzuk desagerrarazi zituzten. Era berean, orrazia garbitu zuten, eta hala, hainbat eszenografia- eta muntaketa-lan erraztu zituzten. Horrez gain, eraikinaren estetika hobetzea ahalbidetzen zuen hainbat ekintza ere egin zituzten. Nabarmentzekoak dira aretoaren sistema elektrikoan eta berokuntza- eta aireztapen-sisteman eginiko berrikuntzak, suteen aurkako sisteman eginiko berrikuntza eta eguneratzea, ebakuazio-bideen hobekuntzak eta handitzea, eta deigarriena, anfiteatroa berreskuratzea eta eserlekuak aldatzea, bai gune horretan, bai palkoan. Lan horiei guztiei esker, handitu egin da antzokiaren edukiera, eta gaur egun 884 ikusle sartzen dira bertan.

Gayarre antzokiak, arte eszeniko guztietako ikuskizunak egiteaz gain, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu ekitaldi mota guztietarako.

Informazio erabilgarria

Helbidea
Av. de Carlos III el Noble Etorbidea, 1, 31002 Pamplona
Telefonoa
+34 948 207 202
Helbide elektronikoa
programacion@teatrogayarre.com
Harremanetarako
Cesar San Martín