Our Story

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer. Proin gravida nibh vel velit auctor aliquet. Aenean sollicitudin, lorem quis bibendum auctornisi elit consequat ipsum, nec sagittis sem nibh id elit.

Working Hours

Monday - Friday 09:00AM - 17:00PM
Saturday - Sunday CLOSED

Latest News

    No posts were found.

(+34) 948 420 717 - (+34) 948 420 734

congresos@pamplona.es

Top
Nafarroako Unibertsitatea – Meet in PNA
fade
5666
destinations-template-default,single,single-destinations,postid-5666,theme-voyagewp,mkd-core-1.3,mkdf-social-login-1.4,mkdf-tours-1.4.3,mec-theme-voyagewp,woocommerce-no-js,voyage-ver-2.1,mkdf-smooth-scroll,mkdf-smooth-page-transitions,mkdf-ajax,mkdf-grid-1300,mkdf-blog-installed,mkdf-breadcrumbs-area-enabled,mkdf-header-standard,mkdf-sticky-header-on-scroll-up,mkdf-default-mobile-header,mkdf-sticky-up-mobile-header,mkdf-dropdown-default,mkdf-light-header,mkdf-fullscreen-search,mkdf-fullscreen-search-with-bg-image,mkdf-search-fade,mkdf-side-menu-slide-with-content,mkdf-width-470,mkdf-medium-title-text,wpb-js-composer js-comp-ver-6.8.0,vc_responsive
 
Meet in PNA / Nafarroako Unibertsitatea

Universidad de Navarra

Nafarroako Unibertsitateak hitzaldiak eta ekitaldiak egiteko hainbat gune eskaintzen ditu, hala nola, Nafarroako Unibertsitateko Museoa eta Campusean dauden beste gune batzuk.

Nafarroako Unibertsitateko Museoa

Natura, arkitektura, eskultura, pintura, argazkilaritza eta gastronomia uztartzen dituen eta 2015ean inauguratu zen zentro artistikoa da. Nafarroako Unibertsitatearen campusean eta hiriko ospitaleetatik oso gertu, mota guztietako ekitaldiak antolatzeko moduko guneak daude.

Nafarroako Unibertsitateko Museoa Rafael Moneok diseinatu zuen, Pritzker saria jaso zuen espainiar arkitekto bakarrak. Ederki integratzen da Iruñeko erdigunetik hurbilen dagoen campusaren hegalean. Handik aurrera, unibertsitate eremua hiriaren arnasgune berdeetako bat bihurtzen duten 100 hektarea baino gehiagoko lorategiak daude.

Bertan dagoen arte garaikidearen bildumak –Tàpiesen, Picassoren, Rohtkoren edo Kandinskiren piezekin eta bere argazki bildumarekin osatua, zeina herrialdeko garrantzitsuenetakoa den– Espainia iparraldeko erreferentziazko kultur erreferente bihurtzen du museoa.

MICE gune gisa, Museoak 700 eserlekuko antzerki-auditorium bat du, non beren arte eszenikoak eta kanpoko ekitaldi ugari egiten diren. Ondoan, edukiera desberdina duten guztiz hornitutako ikasgelak eta hainbat funtziorako balio duten guneak daude, bertatik ibiltzeko moduko terraza kasu. Tokiko gastronomia eta nazioarteko abangoardia uztartzen dituen jatetxe bat ere topa daiteke bertan.

Informazio erabilgarria

Helbidea
Campus Universitario, 31009 Pamplona
Telefonoa
+34 948 425 700
Helbide elektronikoa
eventosmuseo@unav.es
Harremanetarako
Eventos Museo

Nafarroako Unibertsitateko Campusa

Nafarroako Unibertsitateko campusean instalazio modernoenak dituzten guneak daude, ekitaldiak eta jarduerak antolatzeko.

Iruñeko bihotzean dago, eta 113 Ha inguruko azalera du oinezkoentzako bideekin eta bidegorriekin. Hiriko garraioz (1, 4 eta 5 lineak) joan daiteke bertara, eta zenbait aparkaleku ditu.

Campusean bertan bi eremu bereiz daitezke: Giza Zientziena eta Zientziena. Lehenengoan honako eraikin hauek daude: Eraikin Nagusia, Lagunak, Liburutegi Nagusia, Arkitektura Eskola, Komunikazioko Fakultatea eta Elizaren Fakultatea. Bigarrenean, honako hauek: Zientzietako eraikinak (Hexagonoa) –Natur Zientzien Museoa bertan dago–, Ikerketa, Gaztainondoak, CIFA, Zientzia Liburutegia eta Ikerketa Mediku Aplikatuko Zentroa (CIMA).

Eskuragarri dauden guneen artean ekitaldi aretoak, ikasgelak eta mintegiak daude, eta gehieneko edukiera 400 da. Ikus-entzunezko euskarri guztiak eta bestelako baliabide teknikoak erabil daitezke. Besteak beste, jatetxe- eta catering-zerbitzuak daude.

Informazio erabilgarria

Helbidea
Campus Universitario, 31009 Pamplona
Telefonoa
+34 948 42 56 00
Helbide elektronikoa
eventos@unav.es
Webgunea
Harremanetarako
Gestión de Eventos