Guneak
Iruña helmuga bikaina da nazio eta nazioarte mailako biltzarrak eta konbentzioak egiteko. Era guztietako ekitaldiak egiteko azpiegiturarik modernoenak ditu, eta ehun areto baino gehiago ditu hiriko hotel, erakunde eta unibertsitateetan.
Baluarte Nafarroako biltzar-jauregia eta auditoriuma
Patxi Mangado arkitekto nafarrak diseinatutako eraikin abangoardista, 2.000 lagunentzako biltzarrak egiteko prestatua.
Medikuen Elkargoa
Aukera paregabe bat da 300 pertsonarentzako osasun-, enpresa- eta merkataritza-ekitaldiak egiteko. Eta, gainera, Iruñeko erdigunean dago.
Iruñeko katedrala
Eszenatoki gutxik eskaintzen dute hiru dimentsioko ikuspegia, iragana, oraina eta etorkizuna, artez, kulturaz, tradizioz eta historiaz hain beteta dagoen gune batean.
Iruñeko planetarioa
Estatu mailako erreferente kultural, zientifiko, turistiko eta didaktikoa da, ezaugarri bereko Espainiako handiena izateagatik.
Refena
Hiru pabiloitan banatutako 15.000 m2-ko azalera eta gutxienez 11.000 m2 erabilgarriko erakusketa-eremu estali bat dauzka.
Gayarre antzokia
Iruñeko koliseorik ezagunena da, baita hiriko eraikin enblematikoena ere. Ikuskizun asko egiten dira bertan.
Nafarroa Arena
Erabilera anitzeko eraikina da, eta kultura-, kirol-, jolas- eta korporazio-ekitaldiak har ditzake.
Sendaviva
Ekitaldi profesionaletarako toki ezberdin bat! Leku paregabea da biltzarrak, enpresa ekitaldiak, konbentzioak… egiteko.