Mugikortasuna
Nafarroa eskualde bikaina da leku batetik bestera joateko, eta hori abantaila hutsa da turistentzat. Eskualdea iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duten lau autobide daude, eta motorrentzat eta riderrentzat aproposak diren beste errepide nazional batzuk ere badaude. Espainiako eskualde bakarra da hiriburutik ordubetera edo gutxiagora mendia, itsasoa eta basamortua dituena. Europa hegoaldeko eskaintzarik anitzena da, zalantzarik gabe.
Hegazkinez datozen bisitarientzat gomendagarriena auto bat alokatzea da, gidariarekin edo gabe; taldean bidaiatzen duten horientzat, aldiz, autobus bat.
Ibilgailuak alokatzeko zerbitzua, gidaria barne
Espainian, bidaiariak garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuak gidariarekin alokatzea araututa dago, bezeroari ahalik eta berme eta segurtasun handiena eskaintzeko. Zerbitzua honela egiten da: gama altuko ibilgailuekin, 24 orduz urteko 365 egunetan, puntualtasuna errespetatuz eta seriotasuna zein diskrezioa mantenduz. Eta nazio mailan zein nazioartean egiten da lan. Horien artean, 8 eserlekukoak eta gurpil-aulkiei egokitzen zaizkien ibilgailuak daude.
Edsacars
Pol. Ind. Comarca II, Calle A, nº 28 – 31191 Barbatáin
+ 34 948 13 19 33 – Fax: 948 21 41 55
sergio@edsacars.com
www.edsacars.com
Autobuses Parra
Plaza Vera Magallón, 11. 31570 San Adrián
+ 34 948 67 03 31
parra@autobusesparra.com
www.autobusesparra.com
Daeva Aero
+34 609 494 811
cesar@acinversiones.es
https://www.facebook.com/Avionprivadopamplona/